JAUNAREN IGOKUNDEA / “B” – Barri Onaren Bidea – Markos 16, 15-20

Adiskideok: entzun zer dinoskun Jesusek:“ZOAZE MUNDU GUZTIRA ETA HOTS EGIN BARRI ONA”. Mezulari izateko deia; Jainkoaren erreinua eraikitzeko gonbita; mundua hobetzeko eskaria; justziaren ebanjelioa haizeratzeko  aukera… Apostoluek ez zuten uste hizketan ari zitzaien Jesus hura piskanaka-piskanaka ezkutatuko zitzaienik, zeruetara igoko zenik. Mezan kredoa esaten dugunean, autortza hau egiten dogu: “zeruetara igo eta Jainkoa Aita ahalguztidunaren […]

Leer más

Pazkoaldiko VI Domeka “B” – Barri Onaren Bidea – Joan 15, 9-17

Adiskideok: Aita Jainkoaren maitasuna izan bedi zuekin! Maitasuna. Maitasunaz asko hitz egiten dogu;  maitatu, ordea, ze zaila dan maitatzea. “Nik maite zaituztet”, esan deusku Jesusek. Eta zuk, maite al duzu Jesus? Maite al duzu Jainkoa? Zer egiten duzu Jesus eta Jainkoa maite dituzula adierazteko?  Pertsona asko dituzu ondoan zure maitasun beharrean dagozak.  Gaur bertan, GAIXOEN […]

Leer más

Pazkoaldiko V Domeka “B” – Barri Onaren Bidea – Joan 15, 1-8

Jesusengan sinesten dogunontzat, mezu polita pazkoaldiko bosgarren domekako ebanjelioak eskeintzen deuskuna: “Zagoze Nigan, eta Ni zuengan”.  Jesusengan iraun … Berak iraun dagiala gugan … zer gehiago nahi dozu? Bai, baina, hala ere  gehiago egin dezakegu.  Fruitu onak emon nahi baditugu, gure ingurua inaustea falta jaku. Bai, oinaze ilunaldiak, porrot uneak, besteak baino gehiago sentitzearen harrokeria […]

Leer más

Pazkoaldiko IV Domeka “B” – Barri Onaren Bidea – Joan 10, 11-18

“Neu naz artzain ona. Artzain onak bere bizia emoten dau ardien alde”. Artzaintza ofizio gogorra da, neketsua. Eta gaizki ordaindua gainera.  Baserritarren eta artzainen emaitzak edo produktuak ez dira duintasunez eta justiziaz ordaintzen. Artzain izatea, bokazioa da. Eta ez nolanahiko bokazioa. Ondo pentsatua, ondo bereiztua eta ondo sakondua izan behar duen bokazioa.   Gaur bokazioen […]

Leer más

Pazkoaldiko III Domeka “B” – Barri Onaren Bidea – Lukas 24, 35-48

Bakea zuei! esanez agurtzen ditu Jesus berpiztuak bera adiskideak.   Emausen gertatutakoa alkarri kontatzen ari zirela, hor agertzen da Jesus bakea eskeiniz.  Hain sinesgaitza gertatzen zaie apostoluei  Jesusen ordez mamu bat ikusten ari zirela uste zuten.  Bakea entzutearekin batera izutasunetik  pozera igaro ziren. Poza sortzen du Jesus berpiztuak! Emausen gertatu zenak bi ezaugarri xume ditu. […]

Leer más