Urtean zehar, XIX domeka / A – Barri Onaren bidea – Mateo 14, 22-33 – Edith Stein

ADISKIDEOK: Zuen baimenarekin, ebanjelioa ahaztu gabe, emakume bati buruz berba egiteko lizentzia hartzen dut: GURUTZEKO SANTA  TERESA BENEDIKTA, martiria. Elizak gaurko egunez oroitzen du Edith Stein esanda ezagunagoa egiten jaku mila zortziehun eta laurogeita hamaikagarren urtean Alemanian jaiotako emakumea. Judu-familiakoa. Lehen mundu gerra lehertu zanean fronteko ospitale batean erizain aritu zan. Egiaren bila, Jainko bila […]

Leer más

Urtean zehar, XII domeka – Barri Onaren bidea

Mateo 10, 26-33  Adiskideok: ez beldur izan!  Jesusen berbak dira:  “Ez beldur izan”. Bizitzak bere gora beherak baditu: Aldi gozoak eta gaziak… Pozez beterikoak eta sufrimenak… Pertsekuzioak eta erasoaldiak…    EZ BELDUR IZAN! Baina, begira zer nolakoa berbak beste hauek:  “segi zeuen fedearen lekuko izaten agerian, adoretsu eta ausarti”. Bildurra gainditzeko Jainkoagan konfiantza osoa jarri […]

Leer más

Kristoren Gorputz Odol Santuak – 1 kor 10, 16-17 / A – Barri Onaren bidea

Kristoren Gorputz Odol santuak. Neurri gabeko maitasunaren adierazpena. Zatitzen dogun ogia eta esker oneko kaliza. Zatitzen eta banatzen dogun ogia. Salbatzen gaituan kaliza. Solidaritatea eta batasuna sortzera eragiten deusku “CORPUS CHRISTI” deituriko oroipenak. Gizartearen esku zabaltasuna eta Elizaren batasuna beharko dabe    COVID-19 xomorroak kutsatu dituan familia askok.  Pedro Casaldiga gaixorik dagoan gotzainak esandako berbak […]

Leer más

HIRUTASUN GUZTIZ SANTUA Joan 3, 16 -18 – Barri Onaren bidean

Adiskideok: Alkartasunaren jaia, Hirutasuna.  Matematikak erabiliko bagenitu HIRUTASUNAREN misterioa ulertzeko, ez genuke inoiz asmatuko. MAITASUNA ez da neurtzen eta ulertzen zenbakiak dantzan jarriz.  Begira Jesusek zer esan eutson Nikodemo ezkutuko jarraitzaileari:  “HAIN MAITE IZAN ZUEN JAINKOAK MUNDUA,  BERE SEME BAKARRA EMAN BAITZION,  HARENGAN SINISTEN DUEN INOR GALDU EZ ZEDIN, BAIZIK ETA BETIKO BIZIA IZAN DEZAN”. […]

Leer más