Garizumako III. Domeka – B / Barri Onaren Bidea – Joan 2, 13-25

Jesu Kristoren Nekaldia bego beti gure bihotzean

Eliza, elizarekin topo egin dugu! esaten dugu. 

Jerusalemengo elizara joan zen Jesus bere apostoluekin, juduen Pazko-jaia  ospatzera.

Han ikusitakoak su eta gar jarri zue bere barrua. Eta amorrazioaren amorrazioz, zartailua egin eta derrepente batean bota zituen elizan zeuden idi, ardi, uso saltzaile eta tratulari guztiak.

“Ez bihurtu azoka etxe nire Aitaren etxea” esan eutsen.

Atrebentzi haundia da nerea, baina, itaun bat egingo deutsut:
“Zuretzat eliza, esan dezagun, Deustuko San Felizisimo martiriaren eliza hau, TOKI EROSOA, LEKU GOXOA, OTOITZ GIROKOA GERTATZEN AL JATZU Jainkoarekin bat egin eta otoitz egiteko?

Ez ote da agindu edo ohitura bat betetzen laguntzen digun etxea? 

Jesusek bilatu zuen eliza hura oso sistema konplikatua zen Jaungoikoagana iristeko. Jendea erakarri baino gehiago urrundu egiten zuen sistema zen hura. 

Gurean  ez ote beste horrenbeste gertatzen?

Jesusi gertatutakoa oso adierazpen haundikoa da osatzen dugun eliza zertarako eta nolakoa den aztertzeko, eta ahal dugun neurrian hobetzeko.

Oraindik abererik sartu ez dugun eliza-komentu honetan, zuen alde otoitz egiten jarraitzen dugu.

Adiskidea, bizi pozik!

Publicado en Palabra de Dios.