JAUNAREN IGOKUNDEA / “B” – Barri Onaren Bidea – Markos 16, 15-20

Adiskideok: entzun zer dinoskun Jesusek:
“ZOAZE MUNDU GUZTIRA ETA HOTS EGIN BARRI ONA”.

Mezulari izateko deia; Jainkoaren erreinua eraikitzeko gonbita;

mundua hobetzeko eskaria; justziaren ebanjelioa haizeratzeko  aukera…

Apostoluek ez zuten uste hizketan ari zitzaien Jesus hura piskanaka-piskanaka ezkutatuko zitzaienik, zeruetara igoko zenik.

Mezan kredoa esaten dugunean, autortza hau egiten dogu: “zeruetara igo eta Jainkoa Aita ahalguztidunaren eskumaldean jarrita dago”.

Bateoan hartutako konpromisoa da Jesusen Barri Ona zabaltzea eta hots egitea.

Nola betetzen dogu kredoan autortzen doguna? Nola sinesten dogu kredoan errezatzen dugun sinesmenezko egia? Ze neurritan bizi dogu Jesusek esan euskun  “Zoaze mundu guztira Barri Ona hots egitearen” agindua? 

Jesu Kristoren Igokundea gure garaipena da, guk ere espero baitugu Bera iritsi zan hartara iristea. Jesusen garaipena maitasunaren garaipena da.

Deustuko pasiotarren San Felizisimo komentutik, bihotzez:                 Bizi pozik.

Publicado en Palabra de Dios.