MENDEKOSTE / “B” – Barri Onaren Bidea – Joan 20, 19-23

ADISKIDEOK

BAKEA ZUOI; HARTU EGIZUE ESPIRITU SANTUA

Pazkoaldiaren amaiera. Apostoluak beldurrez, baina otoitzean.

Mendekoste edo Espiritu Santuaren eguna.

Batez be, egun hauetan  kristauok “Zatoz gugana, Espiritu Santua, eta argi gure bihotza” otoitz egin eta kantatu dogu.

Eta nor dogu, ba, Espiritu Santua?

Hiratasun Santuko Aita eta Semea… ezagunagoak egiten jakuz… baina, Espiritu Santua?

Espiritu Santua: bake eta poz emoile…

Espiritu Santua: Ebanjelioaren mezulari…

Espiritu Santua: Gaixoen babesle…

Espiritu Santua: malkoetan pozgarri…

Espiritu Santua: lanean atseden eta nekean aringarri…

Zure beharrean aurkitzen da gaurko mundua; 

zatoz eta indartu mundu zabalean diren kristau alkarteak; 

zatoz eta zuzendu Jesusen Eliza;

zatoz eta sortu gugan egiazko Mendekoste barri bat.

Isilik indarbarritzen gaituan Espiritua Santuak zuen beldurrak uxatu dagizala.

 Bizi pozik.

Publicado en Palabra de Dios.