PAZKO HIRURRENA “B” – Apirila 2021

Aste Santuaren barruan Pazko hirurrena biziko dogu, ezaugarri hauekin:

  • Jesus jarraitzaileekin Pazko oroimena Azken Afaria eginez;
  • Jesus kurutzean josi eta hil.
  • Jesus hilobian

Bizitzako gertaerarik handienak eta saminenak bizi ditu Jesusek; mundu honetako azken egunak ditu, dena bata bestearen jarraian gainera.

Mahai inguruan bildu dira Jesus eta bere apostoluak ASKATASUNAREN Pazko jaia ospatzeko. Mahian ogia, zatitu eta banatzeko: “Hau da nire Gorputza”. 

Ardoa hartu eta esan zien: “ Har eizue eta edan guztiok, hau nire odola da, guztien bekatuak barkatzeko isuriko dena”. 

Noiz ikasiko ote dugu hurkoaren aurrean oinetakoak kentzen?

Afaria amaitu eta otoitz egitera hainbat alditan izandako Getsemaniko baratzara. Ordurako bihotza nahigabeturik zeukan eta hala esan zion Jainko Aitari: “libra nazazu egoera honetatik, baina zure nahia bete dadila”.

Barne mina gogorra bada, gorputzekoa ez da askoz lehunagoa. 

Gurutzea tresna krudela da, begiratze hutsak minberatuta uzten du bat.

Jainko izateari uko egin gabe, gure artean bizi izan nahi zuenak, gurutzeko heriotza onartu zuen; hantxe eman zuen azken arnasa, esanez: “bete da dena”. Erregea, salbatzailea, Jainkoak bidalia, kurutzean zintzilik.

Ez da, ordea, dena hor eta horrela amaitzen. Azken hitza ez da heriotzarena. Heriotzatik haratago bada bizia. Hala adierazten dute SU BARRIAK ETA UR BARRI BEDEINKATUAK. 

Jesusen Piztuerak gure bizitza erabarritu zuen, eta Nekaldiaren, Heriotzaren eta piztueraren oroimena egiteko agindu zigun.

Jesu Kristoren nekaldia bego beti gure bihotzean.

Piztu zaitez Jesus berpiztuarekin. 

Publicado en Palabra de Dios.