JESUS hil aurreko egunak aztoratuak izan baziren, ondorengoak ez ziren askoz baretsuagoak gertatu.
Jesus hilobiratu zuten arratsalde-gau hartan eta hurrengo goizean urduritasuna zen nagusi.
Goizean goiz Magdalako Maria hilobira joan zen eta inor ez zuen ikusi. Harrituta eta negarrez, gajoa.
Hilobia itxi zuten harria mugituta. Emakumea lur jota geratzen da. Hain maite zuena ez dago jarri zuten tokian.
Apostoluak ere sakabanatuta… izututa, bakoitza bere aldetik.
Hilobira iristean, ez dakite bi apostolu haiek zer egin… Sartuko dira? Itxaro bazterren batekin azalduko den zain?
Non da Jesus hil aurretik agertu zuten fedea? Non geratu da Jesusi berari eta aurrez aurre aitortu zioten fedea?
Hilobira joan ziren emakume haiek, apostoluek, Jesus ezagutu zutenak, sendatu zituen haiek… non dira?
Eta gu nola gabiltza? Fede zalantzarik bai ote gure barruan? Jesusekin bat eginda bizi al gara?
Jesus berpiztuaren zoriona eta bakea izan ditzazula. Hori da pasiotarrok opa dizueguna.
Bizi pozik.