Adiskideok: Zelan zarie!
Ze irudi polita eta xamurra domeka honetako parabolako ereilearena …
Ezagutu ditugu baserrian hazia ereiten: saskia esku batean eta bestearekin garia alea purran zabaltzen eta botatzen. Irudi xarmagarria!
Aurretik, noski, soroa, lurra landu eta gozatu egin behar izaten dira, bere garaian haziak emaitza ona emango badu.
Lurraren indarra eta gizakiaren lana, bat egiten dira.
Eta gure lurra nola dago? Hazia erein daiteke gure barnean?
Jaunaren Berba… gizartearen oihua… auzokoaren garrasia… etxegabekoen larria… kartzelatuen egoera… gaixoen ezin bizia… nola hartzen ditugu?
Jaunaren Hitzak ez du ematen fruiturik automatikoki… bakoitxaren ahalegina ezinbestekoa da.
Bizi pozik eta poztu aldamenekoa.