Urtean zehar, XVII domeka / A – Barri Onaren bidea – Mateo 13, 44-52

Adiskideok: Nola doa zuen bizitza? Ondo? Pozten naiz!

Jainkoaz  edo Zeruetako erreinuaz berba egitea ez da erraza. Ez horixe!

bitxi bat aurkitzeak gure barnean sortzen duen poza adieraztea ere ez da erraza

Baina, Nazaret-eko Jesusek ikaragarrizko abilezia du misteriorik handiena izanik ere hitz xume ata apalekin adierazteko.

Zer da ZERUETAKO ERREINUA? 

  • Mila bider gure elizetan entzun dugu.
  • Ebanjelioetan ere askotan irakurri dugu… 

Zer da ZERUETAKO ERREINUA?

Ezkutuan dagoen altxorra. 

Eta ezkutuan dagoen hori aurkitzeak sortarazten digun poza.

Zenbat gauza on ote dauzkagu barruan, ondo gordeta!!!

Bai, balio haundiko ontasun ugari besteen zerbitzura jarri ez ditugunak. 

Kristau  bizitza bilaketa bat besterik ez da. 

Miatu daigun gure barnea eta aurkitzen dugun guztia izan bedi pozez beteriko bizitza osatzeko gai. 

Pasiotarrok, san Felizisimo elizako koru honetan zuen alde errezatzen dugu

Bizi pozik.

Publicado en Palabra de Dios.