Adiskideok:
Begi bistakoa da edozein eta edonon gaixotu daitekela. Martxoan geureganatu zen koronabirusak hala erakutsi digu.
Gaitzak ez du bereizketarik egiten.
Ebanjelioak agertzen digun kanaandar emakume haren egoera larria zen: alaba zeukan “deabruaren oinaze gorritan”.
Gaixotasunak pertsona baten gorputza indargabe eta erabat mugatuta uzten du. Eta ama batek ezin du alaba gaztea hilzorian ikusi. Horregatik hurreratzen da Jesusengana “Erruki zakizkit” deiadarka.
Apostoluek, berriz, emakumearen garrasiak jasan ezinik, amorrazioz beterik, emakumea bialdu zezala Jesusi eskatzen. Noiz ikusi dugu holakorik!
Zenbat aldiz entzun ote zien Jesusi pobreak eta gaixoak, ezinduak eta bekatariak salbatzera etorri zela?
Gure gizartean kanaandar asko dago: etorkinak, sinesmen gabekoak, soldatarik ez dutenak, etxerik gabekoak… guzti horiek bota, uxatu eta bidali egin behar ote ditugu? Zer egingo dugu pasiotarren San Felizisimo elizara janari eske etortzen diren ehunka familia horiekin?
Ez dezagun apostoluen jarrera eredutzat hartu.
Gera gaitzen Jesusenarekin: “Emakumea, haundia da zure fedea”.
Eta horrela, bizi pozik.