Urtean zehar, XXI domeka / A – Barri Onaren bidea – Mateo 16, 13-20

Adiskideok:

Izango ote da norbait, Jauna salbatzaile esan nahi duen JESHUAz galdetu ez duenik? Bere herrian Jeshua, Joseren semea, deitzen zioten.

Berekin zebilen jendearentzat, Jesus galilearra zen. Artisau baten semea. Herri txiki bateko etxe apal batean bizi izan zen Jesus. Han ikasi zuen familiako martxa nolakoa zen eta zer egin behar zen.

Han ikasi zuen zapatuetan otoitz egiten. Sinagogan biltzen zirenak erraz ulertzen zioten. Jesusek bazekien nori nola hitz egin. 

Jordan ibaian bataiaturik, Joan Bataiatzaileari jarraitu edo etxera itzuli ordez, profeta ibiltari baten bizimoldea hartzen du.

Jainkoaren erreinua ezagutzera emateko irrika bizia izan zuen; horretan eman zituen bere bizitzako azken hiru-lau urteak.

Ebanjelioan ikusiko dugunez, nahiz eta berak aukeratutakoak izan zituen, norekin zebilen jakitea gustatzen zitzaion. 

Horregatik apostoluei egindako galdera: “Eta zuek, nor naizela diozue?”  

Galdera ber-bera egiten dizu zur. “Eta nor naizela diozu zuk?

Badakizu, bizi pozik!

Publicado en Palabra de Dios.