Urtean zehar, XXIII domeka / A – Barri Onaren bidea – Mateo 18, 15-20

ADISKIDEOK:

Zenbat kostatzen jakun barkatzea! Eta nahiz etxekoa izan zuzendu gogoz aholkua emoten diguna, ze zail egiten jakun entzutea.

Esan gabe doa, sestrak eta haserreak konpontzeko, maitasuna derrigorrezkoa dela; beno, maitasuna edo pertsonarekiko duintasuna.

Maitasunik eta duintasunik  ez dagoen tokian, ez dago konponbiderik. 

Zer gertatzen da orduan? 

  • Gupida gabeko kritika zorrotza egiten dugula…
  • Juzku txarrak eta okerrak egiten ditugula…
  • Nor bakoitza bere onetik ateratzen dela…

Gure jarrera zintzotasunezkoa balitz, mundua ederragoa izango litzateke eta gizateria apalagoa eta gizakiagoa.

Eta bagera  kapaz osatzen dugun  gizartea, kristau elkartea eta gure herria hobetzeko.  

Alkarren anparoan eta babesean, alkarri zintzoagoak izaten lagunduz.. hazi eta hezi gaitezen.

Orain amets duguna egunen batean egia izango dela sinistuz… 

 BIZI POZIK.

Publicado en Palabra de Dios.