ADISKIDEOK: “Nagusia goizean goiz langile bila atera zen herriko plazara; eguerdian eta iluntzean beste horrenbeste egin zuen… langileekin soldata hitzartu ondoren, mahastira bialdu zituen” (Mateo 20. 1-16).
- Jesusek beretarrei kontatutako parabola honek ikaragarrizko errezeloak eta disputak sortzen ditu gure artean.
Dirua tartean denean… KONTUZ!!!!
- Noski, langileari bakarrik ez, pertsona orori zor zaio duintasunezko soldata. Ez dago eskubiderik etxekoandre gajoari, sukaldeko eta etxeko lanagatik ez ordaintzea.
- Inork ez du ukatzen giza egintza onek eta lan-ordu ugarik baliorik ez dutenik; ez, horixe. Esaten dugu, ez dutela balio Jainkoa erosteko, Jainkoa engainatzeko.
- Ea bada, enteratzen garan, Jainkoaren grazia eta Haren maitasuna es direla gure egintza zuzenen ordainez ematen zaizkigunak. Jainkoak dena musu truk, dohain ematen digu.
- Guk negozioa egin nahi dugu Jainkoak gure ontasuna eta duintasuna nahi duen bitartean.
Ez engainatu Jainkoa, ez engainatu zeure burua eta BIZI POZIK.