Adiskideok: Zelan zarie? Zuen barruna lasaitzen eta baretzen hasi al da? Pozten naiz.
Aurreko domekan irakurri genuen ebanjelioa gogorra eta zorrotza izan ba zan, gaukoa, adiskide, ez da askoz leunagoa. Aholku bat: gauzak bere tokian jartzeko, domeka honi dagokion ebanjelioa irakurri ezazu.
Bai, parabola zorrotza da baina aldi berean, hunkigarria. Gainera guztiok halabehartzen edo inplikatzen gaituena Jakina da, gizakiaren joera, ez zaio inporta nola, hurkoa azpiratzea, zapaltzea dela. Eta barruan daraman grina horrek hurkoa hiltzeraino bultza diezaioke.
Azterketa sakona egitera gonbidatzen gaitu parabolak; hau da, gu izan garala fruitu barriak emotera deituak. Harri barri, Eliza barri, Alkarte barri, fruitu barri gu gara… Bai ote? Hala ote gara? Bi hitzetan esanda, zuzenbidez eta zuzentasuna ezartzea da gure eginkizuna.
Honekin uzten zaitut. Bizi pozik.