ABENDUALDIKO III. DOMEKA / B – Barri Onaren Bidea – Joan 1,6-8. 19-28

Jesu Kristoren Nekaldia bego beti zuen bihotzetan

Adiskideok: “Agertu zan gizon bat, Jainkoak bidalia: Joan zuan izena.

Autormen egitera etorri zan, argiaren autormena egitera, haren bidez sinistu egien”.  Gaurko ebanjelioaren hasierako berbak.

Jainkoak bitartekotza egiten daben jarraitzaileak behar ditu bere mezua munduan, gure artean zabaldua izateko. 

Bitartekari gu gara; zu eta ni, hemengoa eta hangoa. Bataiatutako guztiak izan behar dugu Jainkoaren Erregetza zabaltzera bidaliak. 

Etxean bezala, elizan, kalean bezala gizartean… argiaren autormena egitea dagokigu. Argiaren lekuko gara, Jesusen lekuko, alegia. 

Behartsuen eta gaixoen, etxerik gabeko eta janari gabekoen artean izan behar dugu argiaren lekuko.

Otoitza eta Jaunaren berbea doguz Jainkoaren Erregetza iragartzeko oinarri. 

Ikus entzule, ez lotsatu nonahi kristau izaten.

Bizi pozik.

Publicado en Palabra de Dios.