BEDEINKATUA JAUNAREN IZENEAN DATORRENA!
Harrigarria gure Jainkoa: sufrimenak jotako herritarrez arduratzen delako;
Harrigarria gure Jainkoa: amaren eta maitasunaren erraiak dituelako;
Harrigarria gure Jainkoa: gutaz, bekatari izanik, errukia eta barkamena eskeini deuskulako.
Harrigarria gure Jainkoa: Jaunaren izenean datorrelako.
Jaunaren Nekaldiko Erramu igandea. Aste Santuaren hasiera.
Gaur txaloak eta goralpenak! Bihar zigorra eta irainak!
Gaur Hosanna! Bihar “Kurutzean josi, kurutzean josi”! oihuak.
Gaur Gora zu! Bihar Kurutzeko heriotza.
Aste Santuan gogoratuko duguna, ez da hildako baten aurrean izan dezakegun sentimendua berpiztea;
Aste Santuan Jaunaren esaneko garala autortzea eskatzen jaku.
Jesusen kurutzeak geure kurutzea gogorazten deusku; geure eta gizaki osoaren kurutzea.
Guztiok gagoz errukiaren zain: Jesusen kurutzetik datorkigu errukia; baita barkamena ere.
Aste Santua bizitzea gure kristau izatearen ezaugarririk nagusiena bizitzea da.
Jesu Kristoren Nekaldia bego beti gure bihotzean.
Bizi pozik!