Garizumako IV. Domeka – B / Barri Onaren Bidea – Joan 3, 14-21

Jesu Kristoren Nekaldia bego beti gure bihotzean

Zelan joan zaizue astea? Ondo al zarie? Pozte naz!!!

Kontuan hartzekoa da ohartxo hau, 

komenigarria da ebanjelioa irakurtzea nire berbak entzun aurretik. Errazago ulertuko dozue.

Jesusek gauzak argi eta garbi eta zehaztasun haundiz esaten ditu. 

Joanen ebanjelio honetan Jesus bere buruaz ari da;

  • Zer nolako azkena izango duen agertuz: hau da,  altxatua, gurutzeratua izango dela, sinistedun guztiek betiko bizia izan dagien.

Gizonaren Semea, Nazareteko Jesus, gu salbatzera bialdua izan zan.

Begira gero, zenbateraino maite gaituen Jainkoak!!!!

Kurutzearen argia eta salbazioa baino nahiago doguz geure indarrez geure erara mundua antolatzea eta moldatzea.

Ilunpea nahiago argia baino. 

Autortu dagigun Kurutzea dala gure garaipena. Oi Kurutzea! oi Kurutzea! Kurutze salbatzailea!

Garizuma bukatzera goaz; eta berehala topo egingo dogu argia darion Kurutzearekin. Prest onartu eta gurtzeko?

Adiskidea, bizi pozik!

Publicado en Palabra de Dios.