Garizumako V. Domeka – B / Barri Onaren Bidea – Joan 12, 20-33

“JESUS IKUSI NAHI GEUNKE”

Ez da ohizkoa bat batean norbaiti “JESUS IKUSI NAHI DOT” galdetzea. 

Felipe apostoluak ezagutzen zuen Jesus. Greziar haiek ezagutzen ote zuten Felipe?

“Jesus ikusi nahi geunke”. 

Inoiz pentsatzen jarri al zara, ba, gustatuko litzaidake Jesus ezagutzea, berarekin aurrez-aurre egotea, berarekin berba egitea!

Aukerak badituzu, baditugu Jesus ezagutzeko eta hitzegiteko. Aukera horiek aprobetxatzen jakin behar. 

Ez zen Jesusen unerik goxoena. Pentsakor zebilen eta barrua mindua zeukan. 

“Iritsi da Gizonaren Semearen aintza azalduko den ordua. Larri dut nire barrena, baina zer esan?”.

Hitz horiekin adierazi zuen zer nolako bukaera izango zuen. Hor agertu zuen nor zen eta zertara etorri zen. 

Guk ikusi nahi genukeen Jesus horrelakoa da, guregandik gertu dagoena eta gure bizitzarekin bat egiten duena.

Jesus honi nahi diogu jarraitu.

Jesu Kristoren Nekaldia bego beti gure bihotzean.

Bizi pozik!

Publicado en Palabra de Dios.