Jaunaren Bateoa / B – Barri Onaren Bidea – Markos 1, 7-11

“ZU ZARA NIRE SEMEA-ALABA. NIRE MAITEA: ZU ZAITUT ATSEGIN”.

Ze hitz goxoak, zer nolako maitasuna Jainkoarena!

Eta Jaunaren Bataioa gogoratzen dugun egunean, gauza harrigarria: JESUS, MESIAS, SALBATZILEA, JAINKOAREN SEMEA Jordan ibai ertzean bekatarien ileran bataioa noiz hartuko zain. 

Hiru ikuspuntu Jesusen bataioan aintzat eduki behar ditugunak:

bat) Joan Bataiatzailearen hiz apalak, baina aldi berean hitz goren edo bikainak.

bi)  Zuhurrak baina aldi berean adierazpen haundiko agintzak edo promesak. 

hiru)  Maitasunez beteriko Aita Jainkoaren hitzak. 

Jainkoaren seme-alaba atsegin gara; 

aitaren, amaren maitasuna haundia eta sakona da, neurri gabea, goxoa  da. Maitasun horretan bilatu behar dugu Jainkoaren  seme eta alaba izatea. 

Jainkoaren kuttun zaran horri, San Felizisimo eliza honetatik  eta bataio pontearen aurrean, hauxe dizut bihotzez, BIZI POZIK.

Publicado en Palabra de Dios.