KRISTOREN GORPUTZ ODOL SANTUAK / “B” – Barri Onaren Bidea – Markos 14, 12-16.22-26

ADISKIDEOK

KRISTOREN GORPUTZ ODOL SANTUAK gogoratzen doguz. Festa nagusia.

Festa nagusi honek Jesusek beretarrekin ospatu zuen Afaria, Askatasunaren Pazkoa gogorazten deusku

Gaurko Markosen ebanjelioak “Hartzazue, Nire Gorputza da” esan ziela entzungo dogu. Geroxeago, edalontzia hartu eta “Hartu eta edan, Nire Odola da-eta” esan eutsen.

Gorputzak, Biblian, presentzia esan gura dau, presentzia laguntzailea, solidarioa. Odolak, berriz, “bizia” esan nahi du. Jesusen Odola, Jesusen bizia.

Eukaristia ospatzean Jesusen presentzia eta bizia ez doguz sakontasunez hartzen. Ospatzearen ospatzeaz, azkenean dena balio gabetu egiten zaigu. 

Zer esan nahi dau horrek: ohitukeria ala sinesmen eza?

Kristoren gorputz-odolen festaburua ospatzeak Eukaristiaren sakoneko egia bilatzera eroan gagizala.

Eta adiskideok, gaurko saio honekin amaitzen doguz  ikasturte honetako domeketan  zuekin izandako jardunaldiak.

Udaldi on guztioi eta atsedenaldiak bizibarritu zagiela danok.  

Deustuko pasiotarron San Felizisimo komentutik, bihotzez:

 bizi pozik.

Publicado en Palabra de Dios.