Urtean Zehar III. Domeka – B / Barri Onaren Bidea -Markos 1,14-20

“BETEA DA GARAIA… ZATOZE NEREKIN”.

Aizu, adiskide, ez al da esnatzeko ordua? Jesusen berbak entzun ondoren, ezin gintezke lotan jarrai!

Behin baino gehiagotan gertatu jaku geure fede betekizunak biharko uztea: “ Jauna, gaur ez dot otoitzik egin baina agintzen deutsut bihar egingo dodala”. Neri askotan gertatu izan jat

Jaunaren aurrean ez dago biharkorik ez gerokorik.  Iritsi da garaia eta Jaunak zure erantzuna nahi dau.  

Gure beharra sentitzen dau Jesusek bere misioa aurrera  ateratzeko; gizarte hobeagoa egiteko, Jainkoaren erregetza erakusteko… zure eta nire laguntza behar du.

Ezin gintezke aitzakia asmaketan jardun geure bizitzako joerak justifikatzeko. 

Ebanjelioak esaten deusku egiten ari ziran lanari utzi eta jarraitu egin ziotela.  Gauza bera eskatzen jaku guri.

Gizarte aztoratsu honetan zaila dela Jaunaren deia entzutea, eta Hark eskatzen deuskuna betetzea. Horregatik esnatu gaitezan.

Hauxe opa deutsut bihotzez: BIZI POZIK. 

Publicado en Palabra de Dios.