“Irakaspen barria”.
Hauxe da Nazareteko Jesusek ekarri deuskun nobedadea, eta nagusitasun haundiz.
Ez da nolanahiko nagusitasuna… jendea aintzat hartzen duen aginpidea da Jesusek eskaintzen dauana.
Legea, aginpidea, boterea “lege-maisuek” erabiltzen zuten hurkoari, pobreari, ezinduari, gizartetik apartatutakoari … zor zitzaien giza duintasuna zapaltzeko.
Ez dugu nahastu behar Jesusen nagusitasuna edo aginpidea boterearekin. Botereak berekin darama indarkeria, zapalketa.
Jesusen berbak eta egintzak bat datoz, koherentzia haundia dago. Horregatik txundituta, harrituta geratzen ziren Jesusi entzuten zioten bakoitzean.
Jesusek bereganatu egiten zuen jendea…Elizak nor erakartzen dau?Guk, kristauok, nor inguratzen dugu geuregana?
Kontuan izan, kritika egitea errazagoa dala Ebanjelioa betetzea baino.
Adiskide, ez etsi…BIZI POZIK.