Jesu Kristoren Nekaldia bego beti gure bihotzetan
“JENDE GUZTIA ZURE BILA DABIL”, adierazi zioten apostoluek Jesusi.
Jesus geldirik egoten ez zen gizona zen. Batetik bestera, herriz herri, atseden haundirik gabe.
Gu ere horrela gabiltza, korrika eta presaka, lur-jota eta itxaropen haundirik gabe. Lanak eta orduak, egunak eta hilabeteak ondo neurtu gabe.
Gaur atzo baino gehiago nahi dugu baina bihar baino gutxiago. Kontrolik gabe bizi gara. “Aitaren batean” egin nahi ditugu gauzak.
Jesusek konpromiso haundiak zituen: gaixoak bisitatu, apostoluak hezi, apaiz-nagusi eta lege-maisuekin elkarrizketatu, bekatarien etxeetara joan, ema-galdu edo prostitutei barkamena eskaini eta… noski, otoitz egin!
Jesus Jainko bila bazter bakarti batera joan zen. Eta jendea Jesusen bila…
Han pilatu zen jende hark zer nahi ote zuen Jesusengandik?
Jesus ezagutu eta harekin otoitz egin edota interes pertsonalak ase?
Zer espero duzu Jainkoagandik?
Zer espero duzu otoitzetik?
Zer espero duzu sinismenetik?
Adiskide, hartu unetxo bat Jesus-Jainkorekin otoitz egiteko.
Aste on eta BIZI POZIK.