Urtean Zehar XII. Domeka – B / Barri Onaren Bidea -Markos 4, 35-40

ADISKIDEOK

Haize-bolada zakarra atera zuen, eta olatuek txalupa jotzen zuten, ia urez betetzeraino. Jesus, berriz, txopan lo zegoan, buruko baten gainean. Esnarazi eta apostoluek esan eutsoen:

–Maisu, ez al dizu axola gu galtzeak?

Hark, esnaturik, haserre egin zion haizeari, eta itsasoari esan:

–Hago isilik! Geldi!

Gelditu zen haizea eta barealdi handia egin zen. Jesusek esan eutsen: 

–Zergatik bildur hori? Nolatan duzue oraindik hain sinesmen gitxi?

Asko dira Jainkoa non ote dabilen galdetzen dabenak. Munduan emoten diran borrokak, gudak, indarkeria, migranteen bizimodu larriak, gizakia gizakiaren kontra… Non da Jaungoikoa galdetzen dabe askok.

Askotan pentsatu izan dogu geure indarrez salbatukoak izango gerala, baina inoiz estu eta larri sentitzen garenean, hurkoari edo aldamenekoari laguntza eskatzen dautsegu.

Apostolu haiek ere gauza bera egin eben, itsasoan ito-larrian sentitu ziranean, deiadar haundiz esan zioten Jesusi: Ez al jatzu axola gu galtzeak?

Ezagutzen ditugu estu eta larri bizi direnak, jatorriz hemengoak edota  kanpotik etorritakoak. Eta horien salbatzaile zein izango da? 

Ez litzateke ekintza arrunta izango gure eskuzabaltasuna eskaintzea lur-jota dauden pertsonei, bihotz onez onartu eta senidetasuna agertzea. 

Bizi pozik eta aio.


Nota: «Barri Onaren Bidea» temporalmente dejará de publicarse. Esperamos que haya sido un instrumento útil para el acercamiento a Jesús, Palabra del Padre. Bendiciones.


Publicado en Palabra de Dios.