Urtean zehar, XXIV domeka / A – Barri Onaren bidea – Mateo 18, 21-35

ADISKIDEOK: “Zazpi aldiz ez, baizik eta zazpitan zazpi aldiz”, esaten jaku ebanjelioan 

Baina Jesusek esan nahi duena ez da biderketa bat egin eta kitto!! Ez. Jesusek adierazi nahi du BETI barkatu behar dugula. 

Jainkoaren aurrean zordun gara. Baina horra hor, Jainkoren ontasuna, behin eta berriz Jainkoa barkamen emaile agertzen zaigu. Beti barkatzen digu.

Zer esan nahi du horrek?

  • Guri Jainkoak barkatu digun bezala, guk ere gainerakoei barkatu egin behar diegula.

Hurkoa maite duenak maite du Jainkoa. 

Hurkoari barkatzen dionari… Jainkoak barkatzen dio .

Behin baino gehiagotan entzun dugu honoko hau:

Ikusten ez duen Jainkoa maite duela esan eta ikusten duen anaia edo arreba maite ez duena, gezurtia da.

Hala dio euskal esaera zahar batek:

Gezur bat esan nuen Getarian, ni baino lehenago zen atarian”.

Barkamena eskaini eta BIZI POZIK

Publicado en Palabra de Dios.