Adiskideok: Besarkada ikus entzuleoi.
Zelan zabiltza maitasun kontuetan? Inor maite al duzu? Norbaitek maite al zaitu?
Eliztarrok, maitasuna kontuetan Jainkoa gora eta Jainkoa behera ibili izan gera. Jainkoari “Aitagure” bat errezatzea nahikoa zen harekiko maitasuna agertzeko.
Eta hurkoa, gure aldamenekoa… zer? Ez genion kasurik egiten.
Eta begira, non agertzen jakun ebanjelioan hurkoa ere maitatu egin behar dugula esanez.
Hurkoa maitatzeko agindua, Jainkoa maitatzeko aginduaren parekoa, orain bi mila urte hor izan dugu baina oraintsu arte ez gara enteratu.
Ikusten ez duguna, Jainkoa, errazago maite izan dugu; baina, ikusten dugun behartsu, etxerik gabeko, gaixo direnak onartzea eta maitatzea gehiago kostatzen jaku.
Gure maitasuna behar dutenak maitatuz… bizi pozik.