Adiskideok: Zelan joan jatzue astea? Ez ustekorik edo izan al dozue? San Felizisimotik, agurrak
Gaurko ebanjelioak 10 neskatxa aurrez aurre jartzen dizkigu: bost zentzudunak, eta beste bost tuntunak edo zentzugabeak.
Zenbat aldiz esan eta autortu dogu fededun garala.
Aizu, itaun bat egingo deutsut, errespetuz eta apaltasunez: Galdetu diozu zeure buruari ZENTZUDUN EDO ZENTZUDUN GABEA ZAREN?
Ez baita nahiko fededun garala esatea. Ez da aski kristau garala aldarrikatzea.
Begi bistakoa da bi neska talde hauen arteko diferentzia ikaragarria dala.
Adi bizitzera gonbidatzen gaitu ebanjelioak, zentzunez jokatu behar dogula, alegia.
Begira gero, kriseilua bai baina oliorik ez zuten hartu zentzungabeko bost neskatxa haiek; gonbita jaso zuten eztaietarako, baina atarian geratu ziran.
Prest bizi zaitez horrelakorik gerta ez dakizun.
Koronabirusak edo beste gaixotasun batek harrapatuta zagozan horri, gure otoitza eta San Felizisimo martiriaren bedeinkazioa.
Besarkada eta… bizi pozik.