Adiskideok:
IGOKUNDEA, JESUSEN PIZTUERAREN KOROA DA
Bekatua eta heriotza gainditu izanaren garaipena.
Jesus zerura doa; eta gu hemen geratzen gara. Apostoluek gora begira; eta guk nora begiratzen dogu?
Joanen ebanjelioa, baretasunez gogartzen badogu, erronka haundia daukagu sinistedunok: herri guztiak Jesusen ikasle egitea, hau da, Jesusen Barri Ona zabaldu Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuz.
Gure sinesmenak balantza egiten badu eta indarrez eskas badago… nola adierazi Jesusen mezua?
Ez kezkatu, ez beldurtu. Entzun Jesusek berak esaten diguna: NI ZUEKIN IZANGO NAUZUE EGUNERO.
Gure artean Jainkoaren Espiritu Santua onartzen duen gizon-emakumerik bada, itxaropenaren indarra izango du.
Bizi pozik.