Jesu Kristoren Nekaldia bego beti gure bihotzeta
Agurren ondoren, BARKAMENA. Gaur zortzi,domekan, herejia bat esan nuen. Jesusek lepraduna sendatu egin zuela esan BEHARREAN, “Lepraduna gaixotu egin” zuela esan nuen. Barkatu.
Gaurko ebanjelioak Jesus “Espirituak basamortura bultzatu” zuela esaten digu.
Aukera berean, gu eta guretar asko, basamortura ordez halako irla edo lurralde exotiko batera joango ginateke berrogei egun igaro asmotan.
Jakin dezagu, ordea, basamortua geure buruarekin topo egiteko leku egokia dela. Jainkoarekin topo egiteko ere bai, noski.
Leku ederrenetan ere, jakin ezazu, erosotasuna eta edertasunarekin batera etsaiak eta tentaldiak ere izaten direla.
Basapiztien artean biziz eta Jainkoaren esanetara jarri zedin otoitz eginez, han, basamortuan, ikasi zuen, Jainkoaren erregetza ezagutzera eman behar zuela.
Lotsarik eta beldurrik gabe eraldatzeko, zaharbarritzeko garaia etorri zela adierazten hasi zen.
Eta guri, gaur, garizuma honetan, beste horrenbeste esaten deusku.
Pasiotarrok egunero-egunero zuen alde otoitz egiten dugun koru honetatik, hauxe opa dizuegu
BIZI POZIK.