Kristoren Gorputz Odol santuak.
Neurri gabeko maitasunaren adierazpena.
Zatitzen dogun ogia eta esker oneko kaliza.
Zatitzen eta banatzen dogun ogia. Salbatzen gaituan kaliza.
Solidaritatea eta batasuna sortzera eragiten deusku “CORPUS CHRISTI” deituriko oroipenak.
Gizartearen esku zabaltasuna eta Elizaren batasuna beharko dabe COVID-19 xomorroak kutsatu dituan familia askok.
Pedro Casaldiga gaixorik dagoan gotzainak esandako berbak dira:
“Zu janez jakingo dogu janari izaten”.
Izan zaitez besteentzat janari eta danentzat batasun.
Hauxe opa deutsut: BIZI POZIK!