Pazkoaldiko IV Domeka “B” – Barri Onaren Bidea – Joan 10, 11-18

“Neu naz artzain ona. Artzain onak bere bizia emoten dau ardien alde”.

Artzaintza ofizio gogorra da, neketsua. Eta gaizki ordaindua gainera. 

Baserritarren eta artzainen emaitzak edo produktuak ez dira duintasunez eta justiziaz ordaintzen.

Artzain izatea, bokazioa da. Eta ez nolanahiko bokazioa. Ondo pentsatua, ondo bereiztua eta ondo sakondua izan behar duen bokazioa.  

Gaur bokazioen aldeko otoitz eguna dugu mundu osoan. Abade izateko, erlijioso eta moja izateko bokazioen aldeko otoitz eguna, hain xuxen.  

Danok dakigu Elizan gero eta gutxiago direla horrelako bokazioak. 

 Baina, kontuz, arrisku haundi batean jausi gintezke: abade gabeko klerikalismo kutsuko eliza osatzea. Frantzisko aita santua bera da arrisku hau salatzen duena.

Eliz gizon eta emakumeak behar ditu Elizak, ez nolanahikoak, ordea.

 Deustuko pasiotarren komentutik, hauxe opa dizuegu:                

Bizi pozik.

Publicado en Palabra de Dios.