Jesusengan sinesten dogunontzat, mezu polita pazkoaldiko bosgarren domekako ebanjelioak eskeintzen deuskuna: “Zagoze Nigan, eta Ni zuengan”.
Jesusengan iraun … Berak iraun dagiala gugan … zer gehiago nahi dozu?
Bai, baina, hala ere gehiago egin dezakegu.
Fruitu onak emon nahi baditugu, gure ingurua inaustea falta jaku. Bai, oinaze ilunaldiak, porrot uneak, besteak baino gehiago sentitzearen harrokeria .. eta abar.
Geu gara mahastia txukun zaindu eta ongi landu behar dogunak bere garaian emaitza ona emon dagian.
Eta hori kosta egiten da.
Jesusen hitzak argiak bezain garbiak dira. ”Ni naz egiazko mahatsondoa.
Nigan fruiturik emoten ez dauan aihena moztu egiten dau nekazariak,
eta fruitua emoten dauna garbitu eta kimatu egiten dau, gehiago emon dagian.
Kristau leial, Jesusen jarraitzaile zintzo, elizkide fededun eta Ebanjelioaren lekuko izatera deitzen deusku Jesus berpiztuak.
Ea, ba, Jainkoaren Semearekin bat egin eta geure artean senide izanez osatzen dogun geure bizitza.
Deustuko pasiotarren San Felizisimo komentutik, bihotzez: Bizi pozik.