Urtean Zehar VI. Domeka – B / Barri Onaren Bidea – Markos 1, 40-45

Jesu Kristoren Nekaldia bego beti gure bihotzetan

Urtean zeharreko  deituriko seigarren domeka honetan Kristo aurreko 1500. urtean idatzitako Lebitarren liburua eta Kristoren ondorengo 70. urtean Markosek  idatzitako ebanjelioa bat datoz.

Garai haietan azaleko gaixotasuna zuten guztiei etxetik, herritik aparte bizitzeko zigorra emoten jaken, gaixotasunaren errudun izango bailitzan,

Orain guk etxealdia edo itxialdia, konfinamentua, berrogeialdia esaten eta entzuten ohitu gara. 

Orduan bezala, gaur ere gizarte harremanak moztu edo debekatu egin doguz. Eta danok amorrazioz eta haserretuta bizi gara.

 Eta horra hor, behin eta barriz, Jesus, legeak eta debekuak alde batera utzi eta lepra edo legenardun bat sendatzen ikusten dogu. 

Gizakia da inportantea eta ez legea. Pertsona de Jainkoaren irudi eta ez legea. Jesusek pertsona errespetatu zuen eta ez legea  jainko bihurtu

Pertsonaren kontra doan ezer ez egin. Legea hautsi dezakezu gizakia, pertsona salbatzen baduzu

Ikasi lepradun hark Jesusi esan zuina: “Nahi baduzu garbitu nezakezu”.

Aste on eta … BIZI POZIK. 

Publicado en Palabra de Dios.