Urtean Zehar XI. Domeka – B / Barri Onaren Bidea -Markos 4, 26-34

Jesusek esan zion jendeari: 

«Jainkoaren erreinua gizonak lurrean hazia ereitean gertatu ohi denaren antzekoa da: hura lo nahiz esna egon, gau eta egun, hazia erne eta hazi egiten da, hark nola ez dakiela.

ADISKIDEOK

Kristauoi, hazia ereitea dagokigu. Gu ez gara protagonistak,  Kristoren mezulari soil besterik ez gara. Jesusek irakasten deuskuna eman eta zabaldu behar dogu.

Hazia erein eta etekin ona jaso gura badogu, aurretik lurra landu eta ongarritu egin behar dogu.  Eta ez pentsa, lan gogorra eta neketsua da soloa behar bezala gozatzea.

Mundu honek pakearen, justiziaren, alkartasunaren, berdintasunaren eta ongizatearen premia dauka. Kosta egiten jaku, ordea, mundu hobeago baten ereile izatea.

Inoiz pentsatu al dozu zer nolako etorkizuna izango daben gure ondorengoek guk daukagun mundu dagoan moduan uzten badiegu?

Ereilearen eginkizuna hazia ereitea da. Gure arbasoek purran ereiten eben bezala. Erein.  

Saiatu gaitezan pakegile izaten, justiziaz lan egiten, alkarri laguntzen, hurkoa errespetatzen… hori da gure eginkizuna.

Eginkizun horretan uzten zaitut. Astea aprobetxatu. 

Bizi pozik eta aio.

Oharra: Udaldian ez dugu irudirik jarriko.

Publicado en Palabra de Dios.