Mateo 10, 26-33
Adiskideok: ez beldur izan!
Jesusen berbak dira: “Ez beldur izan”.
Bizitzak bere gora beherak baditu:
- Aldi gozoak eta gaziak…
- Pozez beterikoak eta sufrimenak…
- Pertsekuzioak eta erasoaldiak… EZ BELDUR IZAN!
Baina, begira zer nolakoa berbak beste hauek:
“segi zeuen fedearen lekuko izaten agerian, adoretsu eta ausarti”.
Bildurra gainditzeko Jainkoagan konfiantza osoa jarri behar da, Jainkoaren bakean bizi. Hala dio esaera zahar batek: “Jainkoak jakingo du zer egin”. Konfiantza Jainkoagan!
Gertatzen jakuna gertatuta ere, Jainkoa gure ondoan izango dogula esan digu Jesusek.
Jauna zurekin eta zu bizi pozik!