Urtean zehar, XIII domeka / A – Barri Onaren bidea – Mateo 10, 37-42

Adiskideok:  zelan bizi zarie?

Ez dirudi gonbita oso gozoa  danik Jesusek egiten deuskuna:  bere kurutzea hartu  eta jarraitzen ez didana ez da  “NIRETZAT GAI”-

Kurutzea ez da instrumentu gozoa, tortura gogorra baizik.

Pasiotarron Nagusi izan zen Joxe Austin Orbegozok, esan zuen: KURUTZERIK EZ JARRI; KURUTZEAK KENDU EGIN BEHAR DIRA.

Nola kendu Kurutzeak?

  • Familiakoak eta auzokoak  MAITATUZ…
  • Berba GOXOAK esanez
  • Agindu ordez SERBITZARI IZANEZ…
  • Etxerik gabe geratu direnetaz ARDURATUZ…
  • Atera etortzen  danari HARRERA ONA EGINEZ…
  • HAU DA BASO BAT UR FRESKO EMANEZ.

Ikusten duzuenez, gauza harrigarriak eta ahundiak egin beharrik ez dago Jesusentzat gai izateko, hari jarraitzeko…

 Egunean egunekoa baina bestei bizia eskainiz.

Kurutzea bizkarrean baina bizi pozik

Publicado en Palabra de Dios.