Adiskideok: Santu guztiak betara gogoratzen doguz gaur. Zuk ere edukiko dozu santuren bat zeruan, besteak baino maiteago dozuna.
Eta hemen munduan, zure inguruan ezagutzen al duzu santu den gizonezko edo emakumezkoren bat. Ez pentsa, e! badira bizirik diran santuak.
Altareetan ikusten doguzanak, martiriak direnak… batzuez badogu albisterik; besteak zaratarik egin gabe joan dira; zibilizazio eta kultura ezberdinetako santuak doguz; izan ere… santu izatea Jainkoari atsegin izatea baita.
Mateok bederatzi bide edo era jartzen dizkigu santu edo zoriontsu izateko…
Zorionekoak behartsu diranak … atsekabetuak … apalak … zuzen jokatzen dabenak… errukitsuak … bihotz garbi diranak …. Bakegileak … erasotuak …. Jesusengatik madarikatuak diranak…
Eta zorionekoak, nola ez ! COVID-19 edo koronabirusaren pandemia hau bakeaz, apaltasunez, itxaropenez, fedez sufritzen ari diranak.
Izan zaitez zoriontsu zure albokoa zoriontsu eginez… bizi pozik.