Adiskideok: San Martin kutsuak gozatu al dizue astea? Zer moduz, ondo zarie? Bejondeizuela!
Gu zirikatzen gaituen parabola da Mateok aurkezten deuskuna. Zer egiten dugu eman zaizkigun talentuekin?
Alferrak gara? Axolagabeak? Geurearekin bakarrik konformatzen gara?
Fede alorrean, eliza edo gure parrokia esparruan, Ebanjelioa aintzat hartzeko garaian, beldurtiak garela esango nuke.
Gaurko kristauek segurtasunaren bila dabiltza; legea betez gero, konforme!
Zure parrokian, zure kristau elkartean, munduan zabaldurik dagoen eliza osoan… ikusten, nabaritzen duzu berritasunik? Ikusten al duzu jendea Jainko egarriz sentitzen dela? Entzuten al diguzu abadeoi ebanjelioari dagokion berba barririk?
Jarri ditzagun Jainkoagandik hartu ditugun talentuak eta ugariak dituzu, besteen mesedeetan, elizaren eta fedearen zabalkunderako, eta zure onerako.
Egun gogor hauetan ere, bizi pozik!