Jesu Kristoren Nekaldia bego beti zuen bihotzetan
Adiskideok:
Elizaren liturgiaren egutegiak urtealdi barria hasten dau: Abendualdia, eta gaur lehenengo domeka.
Abendualdiaren esanahia adierazteko, Isaiasen berbak gogoratuko doguz: Zu zara, Jauna, gure aita, “gure Erosle” dozu izen. Ai, zeruak urratu eta jaitsiko bazina!
Mundua aztoratuta daukagun garai honetan, norbaiten laguntza nahi dogu, salbazioaren beharrean aurkitzen baitgara.
Asaldatuta aurkitzen gara guztiok; baretasuna behar dogo, sosegua, askatasuna eta poza
Noski, lehenbailehen nahi dogu gure artean salbatzaile hori gure barrura azkar sartu eta kutsatuta utzi gaituan xomorroak galdu ez gaitzan.
Horregatik Markos ebanjelariaren aholkua gogoan hartzekoa da: beldur guztiak uxatu eta “erne, argi bizi”, izan ere ustekabean edozer gauza etorri daiteke eta.
Esperantzaz beteriko berbak dira. Izan itxaropen eta bizi pozik.