Jesu Kristoren Nekaldia bego beti zuen bihotzetan
Adiskideok: Neskatxa bat dogu protagonista abendualdiko 4. Domeka honetan. “Poztu zaitez, graziaz bete hori! Jauna zurekin”. Hitzok entzun ebazan neskatila: Nazareteko Maria.
Holako agurrak edo saludoak ez dagoz modan gure gizartean.
Ze ederra den jendea agurtzea, Poztu zaitez, graziaz betea zaran hori esanez…
Gure buruan ez dago zientziak eskaintzen deuskuna besterik. Zientziaren edo teknologiaren ikuturik ez duena ez da egia edo ipuin bat besterik ez da, ez da existitzen.
Baina kontuan izan, gizakiari edota erlijioari dagokiena ulertzeko, misterioaren ateak ireki behar direla.
Nola ulertu Joanen edota Jesusen jaiotzak zientziarekin bakarrik? Ez da posible.
Eta, horra hor, Mariak, deus ulertu gabe, GERTA BEKIT ZUK DIOZUN BEZALA sinesmen aitortza non egiten duen.
Zaila dala? Bai. Baina merezi dau.
Zabaldu bihotza eta bizi pozik.