EGUBERRI ONDORENGO II. IGANDEA / B – Barri Onaren Bidea – Lukas 2, 22 – 40

HASIERAN BAZEN HITZA, ETA HITZA JAINKOAREKIN ZEN ETA JAINKO ZEN HITZA.

Hasiera hasieratik zein handia den Jainkoa! Gauza guztiak eginda emon deusku. Eta Hitza zen bizia, Hitza zen argia…

Denak, ordea ez zuten onartu… ilunpea nahiago izan zuten argia baino.

Aurreko egunetan “zatoz, Jauna, mundura, zatoz gugana” errezatuz eta kantatuz jardun gara. 

Etorri da, gurekin bizi nahi duela esan digu eta guretariko askok, muzin egin diote; hau da, ez dute bere presentziarik behar. 

Iruditzen zaigu, nahiz ahulak izan eta  bizi dugun pandemiak hala erakutsi digu, Jainkoa bera baino haundiagoak gerala.

Egia da, Jainkoak askatasun handia emon digula; baina aske izaten ez dogu ikasi. 

Hasi dugun urtean aske izaten ikasi beharko genuke; eta nola ez, hartu dezagula ona eta baztertu txarra, etorri baitzaigu biziaren indarra 

Hasieran bazen Hitza. Hasieran bazen Jainkoa.

Ez ahaztu, bizi pozik.

Publicado en Palabra de Dios.