FAMILIA SANTUA / B – Barri Onaren Bidea – Lukas 2, 22 – 40

KAIXO FAMILIA

Familia Santuaren eguna dogu gaur. Nazareteko etxe pobre hartako supaztarrean hazi eta hezitako familia gogoratzen dugu.

Hantxe Maria, Jose eta Jesus, eta  senideak.

Lege zaharrari jarraituz, gurasoek Jesus haurra  Jerusalengo tenplura eraman zuten, Jaunari aurkezteko eta sagaratzeko.

Ebanjelioek Familia santuari buruz mintzo direnean, historia ez dute puzten, handitzen. Gauzak diren moduan kontatzea besterik ez dute egiten: bizi izandako estutasunak, erbestera migratu beharra, ogia jango bazuten lan egin beharra…; familia arrunt bati gertatu lekizkioken gauza berak bizi izan zituzten Mariak, Josek eta Jesusek.

Ondo asko dakigu, familia-egituran aldaketa sakonak eman direla. Oraingo familei Nazareteko sen hura egungo era berriei aplikatzea dagokie, eta ez da erraza, aitortzen dut.

Familian ikasten ez dena familiatik kanpo ez da erakusten; familian bizi ez dena, familiatik kanpo ez da agertzen; familian bakerik ez bada, familiatik kanpo nekez izango da bakegile.

Familian otoitz egiten ez bada, familiatik kanpo zaila da errezatzea. Familian Jainkoak tokirik ez badu, familiatik kanpo are gutxiago.

Familia, ondo izan eta bizi pozik.

Publicado en Palabra de Dios.