Garizumako II. Domeka – B / Barri Onaren Bidea – Hasiera 22,1-2.9a.10-13.15-18

Jesu Kristoren Nekaldia bego beti gure bihotzeta

Nire gogoan eta bihotzean aittatta-amamak ditut gaur.

Nire eskerrik beroenak eta goxoenak zuentzat… Isil-isilik zenbat on egiten duzuen!

Testamentu Zaharrean bada liburu bat HASIERA deitzen dena; eta liburu santu horretan aitona baten historia kontatzen da, Jainkoak zirikatu zuen Abraham-en  historia.

Jainkoak esaten dio: “Hartu zure semea, utzi etxea eta segi lurralde ezezagun batera eta hango mendian eskeini eustazu erre-opari.

Esan bezala egin zuen: isilik, apal, fedez… eta semea oparitzat eskeintzeko  gauza guztiak prest zituenean,  ezpata hartu eta eskua altxa zuen unean, aingeruak esan eutson: 

“Abraham, Abraham, ez luzatu besoa zure semearen gainera; Jainkoak ikusi du begirune haundia diozula”. 

Zuek aittatta-amamak, zer nolako maitasunaz zaintzen dituzuen zuen bilobak, ume txikiak eta koxkortuak. Lan isil horren fruitua jasoko duzue, bai horixe!

Jesusek Jordan ibaian eta Tabor mendian entzun zituen hitzak, zuentzat ere badira dira, dudarik gabe: “Zuek zarete nire seme /alaba  kuttunak”

Eskerrik asko! 

BIZI POZIK. 

Publicado en Palabra de Dios.