ADISKIDEOK
AITAREN, ETA SEMEAREN ETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN. AMEN
“Eta Ni zuekaz izango nauzue egunero munduaren azkena arte”.
Mateok berba horiekin amaitzen du bere ebanjelioa.
Eta hitz hauek dira gure fedearen oinarri. Ez gagoz bakarrik, ez gagoz historian galduta, ezta ere, ez gagoz bakarrik geure indar ahuletan abandonaturik. KRISTO GUREKIN DOGU!
Hirutasunaren misterioa ulertzea ez da erraza. Hitz samurrak, hitz leunak, hitz apalak erabili behar genituzke Hirutasunaren haunditasuna ulertzeko.
Sinesten dot Aita Jainkoa, zeru lurren egilea. Jainkoa da gure Aita. “Aitatxo” esaten zion Jesusek Jainkoari.
Sinesten dot Haren Seme bakarra, gure Jauna. Jesus da Jainkoak emon deuskun opari edo erregalorik ederrena eta haundiena. Jesusi esker ezagutzen dogu Aita Jainkoa.
Sinesten dot Espiritu Santua, bizi emoilea. Espiritua da gure bizitza indartzen duena, gaixoengana, ezinduengana eramaten gaituen maitasuna.
Hirutasuna, gu guztiok familiako senide egiten gaituen egiazko maitasuna.
Maitasun horrek eraginda, pasiotarron agurra eta otoitza San Felizisimo komentutik
Bizi pozik.