Jesu Kristoren Nekaldia bego beti zuen bihotzetan
Horrela agurtu ohi dugu pasiotarrok. Nola bestela!
Eta nire aurrean ikusten duzuen irudia, gure ezaugarri nagusia da.
- Atze beltzean gurutze zuria,
- bihotzean grekeraz eta latinez, zuriz, baita, Jesu Kristoren Pasioa idazkia;
- palmondoa eta oliba adarra bi alboetan .
Gaur betetzen dira, hain juxtu hirurehun urte Paulo Danei gazteak Castellazzoko eliza txiki bateko sakristia txikian berrogei eguneko itxialdia hasi zuenetik; otoitzaldi hartatik eratu zuen bihotzean eta buruan zeramakien Pasiotarren Kongregazioa.
Egun hura gogoratuz, gaur, azaroak 22, Erromako Joan eta Paulo santuen Basilikako Ate santua irekiz hasiko du Jubileu Urtea Kongregazioak, Pasiotarron III. mendeurrena ospatzeko.
Gure misioa indarberritzeko, hiru hitz erabiliko eta entzungo ditugu Jubileu urtean zehar: eskerron, profezia eta itxaropen.
Jubileu urtearekin lotuta doazen hitzok askotan aitatuko ditugu gure elizan eta otoitzean.
Ikus-entzule, denok pasiotar: gerturatu gaitezen gaurko gurutziltzatuengana. Eta horrela, bizi pozik.