Pazkoaldiko II Domeka “B” – Barri Onaren Bidea – Joan 20, 19-31

Bakea! Jesusek eskaintzen deuskun bakea zuei. 

Jesusen jarraitzaileak bilduta dagoz, alkarren anparoan, baina BELDURREZ.

Umezurtz sentitzen dira. Jesus falta zaie. Hutsune haundia nabari da euren artean.

Beldurra ez da bide-lagun goxoa. Beldurrak ikara eta dardara sortzen ditu. 

Beldurra arriskutsua da. Horregatik pertsonak babesa bilatzen du. Bere burua zaindu nahi du baina askotan ez du asmatzen.

 Berpiztuak, alderantziz, ez du beldurrik. Ez zaio inporta ateak itxita aurkitzea.

Jesusek ezagutzen ditu nolakoak ziren etxe hartan gordeta zeudenak.

Sartu, denen aurrean jarri eta BAKEA ZUEKIN  esanez agurtu zituen. 

Orduan bai, poztu eta lasaitu zirela. 

Eskuetako eta saihetseko zauriak erakutsi zizkien. 

Gertatu zenaren barri ematera bidali zituen beldurrez etxean bildutako jarraitzaileek.

Gu ere izan gaitezen BERPIZTUAREN BARRI ONAREN mezulari

Bizi pozik.

Publicado en Palabra de Dios.