Bakea zuei! esanez agurtzen ditu Jesus berpiztuak bera adiskideak.
Emausen gertatutakoa alkarri kontatzen ari zirela, hor agertzen da Jesus bakea eskeiniz.
Hain sinesgaitza gertatzen zaie apostoluei Jesusen ordez mamu bat ikusten ari zirela uste zuten.
Bakea entzutearekin batera izutasunetik pozera igaro ziren. Poza sortzen du Jesus berpiztuak!
Emausen gertatu zenak bi ezaugarri xume ditu. Hitza eta ogia.
Hil aurretik Jesusekin egin zutena: Jesusek Hitza irakasten zien eta ogia zatitu eta eman.
Jesus gabe bizitzen ikasi behar dute apostoluek, eta ez zaie erreza egiten.
Jesus gorputzeko begiekin ikusi gabe ezagutzen ikasi behar dute, eta zail egiten zaie.
Fedearen begiak ireki behar dituzte baina lakarrez estalita dauzkate.
Nolakoak dira gure Eukaristiak? Nolakoa gure jarrera Jaunaren Hitza entzutean eta Ogia jaterakoan? Nolakoak gure Batzarraren sendotasuna eta senidetasuna?
Meza bakoitzean ezagutzen ote dugu Jesus dela gure artean dagoena?
Hara hor pazkoaldirako ekintza polita! Jesus ezagutu.
Adiskidea, Bizi pozik.