Pazkoaldiko VI Domeka “B” – Barri Onaren Bidea – Joan 15, 9-17

Adiskideok: Aita Jainkoaren maitasuna izan bedi zuekin!

Maitasuna. Maitasunaz asko hitz egiten dogu;  maitatu, ordea, ze zaila dan maitatzea.

“Nik maite zaituztet”, esan deusku Jesusek.

Eta zuk, maite al duzu Jesus? Maite al duzu Jainkoa?

Zer egiten duzu Jesus eta Jainkoa maite dituzula adierazteko? 

Pertsona asko dituzu ondoan zure maitasun beharrean dagozak. 

Gaur bertan, GAIXOEN PAZKOA DOGU. 

Gaixoa beti norbaiten beharrean aurkitzen da. 

Gaixoaren ondoan eserita egotea, entzutea… noizean behin hitz goxoak esatea… hori estimatzen du gaixoak.

Gaixoa ez da maitatzen hau egin behar dozu, hura hartu behar duzu edo medikuntzako aholku emanez… gaixoak irribarrea darion maitasuna nahi du.

“Maite dezazuela alkar”, Jesusen mandamentu bakarra. 

Esan al diozu senarrari, emazteari, bikoteari, seme-alabei, alboan bizi den  etorkinari…. “Aizu, maite zaitut”?

Maitasunaz gutxiago hitz egin eta maitatu dagigun gehiago.

Deustuko pasiotarren San Felizisimo komentutik, bihotzez:                 Bizi pozik.

Publicado en Palabra de Dios.