“EZ DEUTSUT NIK DEI EGIN”.
Adiskideok, Jesu Kristoren Nekaldia bego beti gure bihotzetan
Samuelek, (Jainkoaren entzule, esan nahi du) gaztetxo zelarik, Yavheren, Jainkoaren ahotsa ez zuen bereizten.
Horregatik, Samuel, Samuel… entzuten zuen bakoitzean Eli apaiz nagusiarengana joaten zen, Jainkoa zela dei egiten ziona somatu gabe.
Guri ere Jainkoak deitzen deusku, era eta modu askotan deitzen deusku, baina entzungor egiten diogu.; Jainkoa alde batera utzi eta beste zerbaitetan entretenitzen gara.
Familiak, etxekoak, parrokoak, gaixotasunak, etorkinek, espetxeratuek bitarteko direla, Jainkoak dei egiten deutsu; eta guk bestaldera begiratu.
Joan bataiatzailearen lagunek ebanjelioan egiten daben galdera egin beharko genuke: “Maisu, non bizi zara?”
Eta Jesusek esango deusku: “Zatoz eta ikusiko duzu”.
Pasiotarron kongregazioaren hirugarren mendeurrena gogoratzen deuskun ikonoa gogoan izanik… BIZI POZIK.