Adiskideok:
BEDEINKATUA ZU, AITA, ZERU LURREN JAUNA… esan zuen Jesusek.
Eta guk… bedeinkatu dagigun Jainkoa Jesusen bitartez
Bedeinkatu… bedeinkatzea berba onak, zuzenak, gozoak esatea da.
Bedeinkazioa apaltasunaren eta xumetasunaren ezaugarri da.
Pertsona harroak eta legearen menpe bizi denak ez du, ez daki bedeinkatzen.
Gauza bat esan eta besta egiten duenak ez du bedeinkatzen; legea ezartzen du.
Eta legeak ez gaitu inoiz aske egingo, ezta erlijioak ere.
Zuzen bizitako fedeak libratuko gaitu eta
orduan Jainkoa eta gure albokoak bedeinkatuko eta eskertuko ditugu.
Gurasook, etxetik ateratzean seme-alabak bedeinkatu.
Jaunaren bedeinkazioarekin… bizi pozik